EUSKADI.-Guggenheim Bilbao Museoak “Artea ikasbide” programa jarriko du martxan ekainaren 17tik abuztuaren 24ra …
Guggenheim Bilbao Museoak “Artea ikasbide” programaren hamaikagarren edizioa egingo du ekainaren 17tik abuztuaren 24ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lankidetzarekin eta BBKren babesarekin. Erakusketa museoaren 103B aretoan ikusi ahal izango da eta 2007-2008 ikasturtean zehar egindako bederatzi ikastetxetako 184 ikasleren sortze-lanak bilduko ditu.
Fuente: es.noticias.yahoo.com